Gay, Lesbianen eta Transexualen Eguna: berdintasunaren aldeko aldarrikapenak egingo dituzte

Usoa Agirre 2007ko eka. 28a, 13:53
Gay, Lesbianen eta Transexualen Eguna da gaur, eguena, mundu guztian. Hego Euskal Herriko gay, lesbiana eta transexualen eskubideak babesten dituzten elkarteak gustura daude azkenengo hilabeteetan lortu duten lege berdintasunarekin. Baina oraindik ez dute erabateko berdintasuna lortu. Berdintasun hori aldarrikatzeko, gaur mobilizazioak egingo dituzte hiriburuetan. Arrasaten ere kontzentrazioa egingo dute zenbait alderdik eta Emakume Kontseiluak deituta.

Maite ezazu, nahi duzun bezala. Horixe da Arrasateko aldarrikapenean erabiliko duten leloa. Ezker batua-Berdeak, Zutik, EAE-ANV eta Aralar alderdiek eta Emakume Kontseiluak egin dute deialdia. Gaur, eguena, 19:30ean izango da kontzentrazioa Arrasateko herriko plazan.

Stonewall Inn tabernako gertaera

1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Stonewall Inn tabernan izan ziren gertaeren harira ospatzen da gaurko egunez Gay, Lesbianen eta Transexualen Eguna. EHGAM elkartearen blogean egunaren gaineko gogoeta egin du Jesus Estomba Gehituko kideak:

1969ko uda beroan hasi zen guztia; ekainaren 28ko goizean. New Yorkeko Christopher Streeten (Greenwich Village), 53. zenbakiko Stonewall Inn taberna famatua hiriko underground jendearentzako topagune bihurtua zen. Taberna horretara, besteren artean, homosexualak eta transexualak joan ohi ziren; hortaz, poliziak sarekada etengabeak egiten zituen, eta bertan egoten ziren pertsonen oinarrizko eskubideak urratu egiten zituen. Bada, ekainaren 28ko goiz horretan, berriz ere, polizia indarka sartu zen tabernara, baina gauzak ez ziren beti bezala gertatu. Hainbeste irain eta errepresiorekin aspertuta, lehen aldiz, bertakoek segurtasun-indarrei aurre egin zieten; istilu bortitzak izan ziren, hiru egun eta hiru gauez; jende asko atxilotu eta zauritu zituzten.
Jende gehienak, hain segur, ezagutu ere egiten ez dituen gertakari horiek, ordea, gayen harrotasunaren eguna-ren oinarrian daude. Jakina, homosexualen eskubideen aldeko borroka ez zen orduan hasi, baina, halere, egun hori inflexio-puntu garrantzitsua izan zen.

(...)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak