Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren (BDAA) harrerako osaba/izebak izateko eta haiei gizarteratzen laguntzeko prest dauden pertsona- edo familia-sarea da Izeba proiektua. Erreferentzia- eta laguntza-familia horien eginkizuna hau da: ikasketak direla-eta, adibidez, gurasoengandik urruti bizi den iloba batengandik hurbil bizi den osaba/izeba batenaren antzekoa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuak eta Arantzazuko Baketik zentroak elkarrekin izenpetutako hitzarmenak abiarazten eta garatzen du ekimen hau.
Izena emateko, jo ezazue Izeba.org webgunera.