Gaurtik eguaztenera bitartean hasiko dute kurtso berria ikastetxe gehienek

Goiatz Arana Begiristain 2008ko ira. 8a, 11:01
Oporraldi luzea izan dute eskola-umeek, baina horiei ere bukatu zaie pagotxa. Gaur ez bada, bihar, etzi edo datozen egunetan hasiko dute ikasturte berria Debagoieneko ikastetxeetan. Uda nola joan den galdetuta, primeran pasa dutela kontatu digute, eta ez direla aspertu. Lanerako gogo gehiegirik ez dute, baina bai ikasturtea hasi eta lagunekin egotekoa, eta horrek apur bat urduritu ere egiten ditu. Lehen egunetako kontuak dira horiek guztiak, ordea. Behin horiek igarota, eskolako jarduna eguneroko bilakatuko da.

Irakasleek, euren aldetik, ekin diote lanari. Irailaren lehenetik, ikasgelak txukundu eta gurasoekin bilerak egin dituzte, guztia prest izateko.

Berritasunak MUn

Mondragon Unibertsitatean gaur hasiko dituzte eskolak, nobedade eta guzti: aurtengo ikasturtean abiaraziko dituzte Goi Hezkuntzako Europar Eremura egokitutako lehen sei titulazioak. Ingeniaritza alorrekoak dira bost.

Ikasturte hasiera

Arrasate

  • Arizmendi: irailak 10
  • Arrasate Herri Eskola: irailak 10
  • Lanbide Hastapena: irailak 15
  • MU: irailak 8

Aretxabaleta

  • Arizmendi: irailak 10
  • Kurtzebarri: irailak 10

Eskoriatza

  • Arizmendi: irailak 10
  • Luis Ezeiza Herri Eskola: irailak 12

Oñati

  • Elkar-Hezi ikastetxea: irailak 10
  • Txantxiku: irailak 10
  • Herri Eskola (Zuazola-Larraña): irailak 10

Bergara

  • San Martin Herri Eskola: irailak 8 (2 urteko haurrak, irailak 11)
  • Aranzadi: irailak 9 (DBH eta Batxilergoa, irailak 10)
  • Mariaren Lagundia: irailak 8
  • Ipintza Institutua: irailak 8
  • Miguel Altuna Institutua: irailak 9

Antzuola

  • Herri Eskola: irailak 8

Elgeta

  • Herri Eskola: irailak 9

Leintz Gatzaga

  • Luis Ezeiza Herri Eskola: irailak 12

Aramaio

  • San Martin Eskola: irailak 8

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak