Gaur zabalduko dute Aretxabaleta eta Arrasate arteko bidea bi noranzkotan

Iker Barandiaran 2010ko uzt. 5a, 11:13
Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Saileko ordezkariek egubakoitzean jakinarazi zioten Aretxabaletako Udalari gaur, astelehena, Aretxabaletako bide zaharra bi noranzkotan zabalduko dutela eta saihesbidetik ere bertara sartu ahal izango dela.

Aldunditik ez dute irekieraren ordu zehatzik zehaztu. Hala azaldu dio Inaxio Garro alkateak Asteleheneko Goienkaria-ri. Hortaz, bost bat hilabete iraun duten lanetako bat bukatuta egongo litzateke. Oraindik falta da, baina, Arrasate eta Aretxabaleta arteko biribilgunea bukatzea. Aurreikuspenen arabera, hilabete honetan bukatu beharko lukete.

Biribilgunea, uztailean

Azken hilabetean aukera eman dute, aurreko hilabeteetan ez bezala, Arrasatetik Aretxabaletako noranzkoan bide zaharretik herrira sartzeko; ez ordea, Aretxabaletako puntu horretatik Arrasaterantz irteteko. Hortaz, ekainera arte Aretxabaletara sartu zein irteteko Azbetik saihesbidea hartu beharra zegoen; eta ekainetik hona sartu ez, baina irteteko ezinbestekoa zen hori.

Aretxabaletako alkate Inaxio Garrok azaldu du lan horiek "burukomin handia" eragin dietela aretxabaletarrei, eta "behin betiko osorik bukatzea" espero dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak