Elkarretaratzea egin zuten atzo Abiadura Handiko Trenaren aurka Arrasateko PSE-EE-ren egoitzaren aurrean alderdi horren eta EAJren jarrera salatzeko. Taldekoek, helarazitako ohar baten bidez, salatzen dute isilik egin behar izan zutela protesta eta , hasiera baten, ez zietela utzi pankartak ateratzen nahiz eta, diotenez, baimena eskatuta zeukaten. Barne Sailak, bere aldetik dio, taldekoek baieztatutakoa ukatu barik, gertatutakoaren inguruko jakinarazpenik ez daukatela baina istilu barik amaitu zela guztia.
Protesta asteburua Bergaran
Trenaren proiektuaren aurka, hala ere, ekintza ugari antolatu dituzte Bergaran egunotarako. AHTaren aurkako aste bukaera deitu dute eta bihar goizean mendi-martxa egingo dute Angiozarrera 09:30ean eta ostean bazkaria egingo dute. Saio informatiboa ere egongo da gaur, egubakoitza 19:30ean gaztetxean. Egitarau guztia AHTk sareratu berri duen webgunean da. Bertan ere aurki daitezke proiektuari buruzko xehetasunak eta ibilbidea ere jaso dute mapa baten.Ibarreko protestak ez dira asteburu honetan amaituko. Manifestazio nazionala Arrasaten egingo da abenduaren 15ean.