Gaur jakinaraziko dituzte Huhezinemako irabazleak

Usoa Agirre 2010ko api. 29a, 12:59
Gaur, eguena, emango dituzte Huhezinemako 10 film finalistak Aretxabaletako Arkupen. Proiekzioaren ondoren banatuko dituzte sariak. Lehiaketa ofizialean hiru sari egongo dira: euskarazko film onenaren saria (Goiena saria) eta aipamen bereziak dokumental eta fikziozko lan onenei. Ikasleek egindako lanak ere sarituko dira: dokumental onena eta fikziozko lan onena sarituko dituzte.

Atzo, eguaztena, Huhezi fakultateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko 4. mailakoen fikziozko film laburrak ikusteko aukera izan zen Areto Nagusian. Publikoa gustura gelditu zela zirudien, txaloak behintzat entzun ziren-eta.

Ondoren, 15 bat minutuko atsedentxo baten ondoren, Pendejo eta Gorrotxatepek film laur egileen esperientzia izan zen entzungai. Istorio eta pasadizo ugari kontatu zituzten, 3 eurorekin film labur bat nola egin azaldu zuten-eta.

Sail ofiziala eta sari banaketa

Gaur, eguena, lehiaketa ofizialeko 10 film laburrak ikusteko aukera izango da.

Aukeraturiko film laburren egileek 400 euro jasoko dituzte sail ofizialean parte hartzeagatik eta lan finalistak gaur proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

Emanaldiak arratsaldeko 18:00etan hasi eta 20:00k arte izango dira. Ondoren ikuskizun bat eta sari banaketa izango dira. Bertaratutakoek luntx batetaz gozatzeko aukera ere izango dute.

www.huhezinema.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak