Gaur ireki da haur eta lehen hezkuntzan izena emateko matrikulazio epea

Miren Arregi Amasorrain 2009ko ots. 2a, 15:03
Gaur ireki dituzte Euskal Herrian eta baita Debagoienean ere eskoletan izena emateko matrikulazio epeak. Gurasoek, hilaren 13ra arteko epea izango dute euren seme-alabak ikastetxetan matrikulatzeko. Horri begira, gaur hasi eta datozen egunetan, Debagoieneko ikastetxeek ate irekien jardunaldiak egingo dituzte.
Otsailaren 13ra arteko epea dute gurasoek, euren seme-alabak ikastetxetan matrikulatzeko. 2009-2010 ikasturterako matrikulazioak dira gaur martxan ipini direnak eta Debagoieneko ikastetxe guztiek, publiko zein pribatuek, ireki dituzte gaur matrikulazio epeak.

Derrigorrezko hezkuntza, 16 urtera arteko da, baina ume gehienak 2 edo 3 urterekin hasten dira eskolan. Beraz, haur eta lehen hezkuntzako matrikulazio epeak badira ere gaur zabaldu dituztenak, haur hezkuntzan izango da matrikulazio tasarik altuen, inolako dudarik gabe.

Debagoienean haur hezkuntzatik hasi eta derrigorrezko heziketa guztia eskaintzen duten ikastetxe guztiek irekiko dituzte gaur esan bezala matrikulazio epeak. Guztira Debagoienean, ikastetxe pribatu eta publikoen artean 16 ikastetxe dira zerbitzu hori eskaintzen dutenak.

Arrasaten, Arizmendi ikastola eta Arrasate Herri eskola, Aretxabaletan Arizmendi Ikastola eta Kurtzebarri eskola, Eskoriatzan Arizmendi ikastola eta Luis Ezeiza Herri eskola, Gatzagan Luis Ezeiza Herri eskola, eta Aramaion San Martin eskola.

Bergaran bestetik, Aranzadi ikastola, Mariaren lagundia ikastetxea, San Martin Agirre Herri eskola eta Angiozarko eskola dira aukerak. Elgetan eta Antzuolan Herri eskolan edota Herri ikastetxean matrikulatu ahalko dituzte gurasoek euren seme-alabak eta Oñatin, Herri Eskolan,Txantxiku Ikastolan edota Elkar Hezi ikastetxean.

Matrikulen kopurua igo eta gurasoei ikastetxeetako zerbitzuak erakutsi asmoz, Debagoieneko ikastetxeek, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte datozen egunetan.
 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak