Gaur iluntzean eta bihar ekaitz handiak egon daitezkeela ohartarazi dute Herrizaingo Sailetik

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ira. 9a, 19:24

Gaur goizeko eurien ondorioz 15 litro ur pilatu dira metro koadroko. Datorren orduetan kopuru hori bikoiztu daitekeela adierazi dute Herrizaingo Sailetik; metro koadroko 30 litro, hain zuzen ere.
Euriteak espero dira, beraz eta ondorioz uholde txikiak eta errepidean ur poltsak sortzeko arriskua handitu egiten da. Besteak beste arretaz gidatzeko gomendioa egin dute Herrizaingo sailetik.

Gomendioak

- ahal den neurrian autoa ez hartu
- errepidera irten behar baduzu autobide eta errepide nagusiak erabili
- ibilgailuak ibaiertzetan ez aparkatu
- autoa garajetik atera eta saltokiak edo bajuak izanez gero neurriak hartu.
- Azkenik, unean uneko egoera erreala ezagutzeko ahalegina egin irrati edo telebista bidez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak