Gaur hasiko da sahararren giza eskubideen aldeko astea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko api. 12a, 12:07
Herri sahararraren giza eskubideen aldeko astea hasiko da gaur, astelehena, Debagoienean. Nubi eta Iesbaa elkarteek antolatuta, egunero izango da ekitaldiren bat gaur hasi eta egubakoitzera arte. Ekitaldiok Oñatin, Arrasaten, Eskoriatzan eta Aretxabaletan izango dira.

Gaur bertan Un grito desde el Sahara dokumentala ikusi ahalko da Aretxabaletako Arkupe kultura etxean (19:00). Dokumental hori bera etzi, eguaztena, ikusi ahalko da Oñatiko kultura etxeko areto nagusian, 19:00etan. Bihar, berriz, AFAPRESA saharar preso desagertu eta senitartekoen elkartearen hitzaldia egingo dute Arrasateko Biteri ikastetxean (18:30). Mendebaldeko Sahararen egoera izango dute berbagai. Eguenean, berriz, Mendebaldeko Sahararen egoeraren gaineko afari tertulia egingo dute Eskoriatzako Elizoste elkartean.

Amaitzeko, Ismael Serrano

Elkartasun asteari amaiera emateko, Ismael Serrano musikari madrildarraren kontzertua izango da Arrasateko Amaia antzokian. Serranok Acuérdate de vivir kaleratu berri duen diskoa aurkeztuko du Amaian. Sarrerak Internetez eros daitezke, servikutxa zerbitzuaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak