Bestalde, Arrasate 09 gidako 10.500 aleak hurrengo astean banatuko dituzte Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Leintz Gatzagan eta Aramaion. Egubakoitzeko GOIENKARIAko harpidedunek, eta bertan publizitatea egin dutenek jasoko dute gida.
Interneten ere bai
Berrikuntza gisa, Goienak egindako hiru gidak Internet bidez kontsulta daitezke;hain zuzen ere, www.goiena.net/gida helbidean ikus daitezke.