Gaur, egubakoitza, gauerdian hasiko duten Hiru Handiak proban ibilbidea berria izango da

Xabier Urtzelai 2010eko ekainaren 25a

Gaur gauerdian hasiko dute Ondategin Hiru Handiak iraupen luzeko proba, eta bertan izango dira ibarreko mendizale asko, ibilbideak izango dituen 100 kilometroak egiteko gertu. Hain zuzen, ibilbidean aldaketa nabarmena egongo da aurten, baina ez bete beharreko kilometro kopuruan.

Ibilbideari dagokionez aurten aldaketak egon dira –Goienkaria-n txarto jarri dugu ibilbidea– iraupen luzeko Hiru Handiak proban. Hala, urteroko ibilbidearen noranzkoan egongo dira aldaketak, oraingoan Ondategin (Araba) hasiko dutelako proba, eta Araian (Araba) amaitu. Hau da, mendizaleek Gorbeia igoko dute lehenengo, Anboto gero, eta Aizkorri azkenik. Informazio gehiago hemen.

Goitbn tarte berezia

Hala, Hiru Handiak proban hartutako irudiekin Goitbk tarte berezia egingo du astelehenean, Harmailatik saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak