Gaur abiaraziko dute hauteskunde kanpaina, Eskoriatzan eta Arrasaten

Ubane Madera 2009ko mai. 22a, 12:34
Bestetan baino isilago, baina iritsi da hauteskunde kanpaina. Gauerdian hasi eta datozen 15 egunotan Europako Legebiltzarrerako dituzten helburua eta asmoak helaraziko dituzte alderdi politiko eta koalizioek. 10:30ean Eskoriatzako azoka txikian izango dira sozialistak eta gero, Arrasateko azoka txikian. Bihar, berriz, EAJko agintariak izango dira, Arrasateko Biteri plazan.

PSE-EEkoak izango dira hauteskunde kanpaina hasten lehenak. Goizean bi hitzordu egin dituzte Debagoienean. Batetik, 10:30ak geroztik Eskoriatzako azoka txikian dira Blanca Roncal, Eusko Legebiltzarreko presidenteordea; Paco Garcia, Miren Gallastegi eta Benjamin Atutxa legebiltzarkideak, Jose Luis Valles senataria eta Aritz Arrieta eta Miren Lana Arrasateko zinegotziak.

Eta Eskoriatzatik Arrasatera joango dira gero, azoka txikira. Ohi duten moduan, arrosak eta alderdiaren mezuen gaineko propaganda banatuko dituzte herritarren artean. 

EAJko agintari gorenak, bihar Arrasaten

Bestalde, Euzko Alderdi Jeltzaleari dagokionez, biharko (zapatua) egin dute hitzordua geurean. Horiek ere Arrasatera etorriko dira. 11:30ean elkartuko dira Biteri plazan.

Ekitaldian parte hartuko dutenen artean izango dira Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, Izaskun Bilbao Europako Legebiltzarrerako EAJren hautagaia eta Iñigo Urkullu, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak