Iragarpenak bete dira eta elurrak hartu du Debagoiena ere. Mendiak zuritu dira eta elurra dihardu ibarreko herrietan. Kaleak oraindik zuritu ez badira ere, elurra dela eta gidariei kontuz ibiltzeko gomendioa egin dute besteak beste ertzaintzatik. Izan ere, mendateetan arreta eskatu dute elurra diharduelako eta oraingoz Gipuzkoan itxita dagoen mendate bakarra Gatzagakoa da.
Mendateen egoera ibarrean Herrizaingo Sailaren arabera:
Arantzazu: Zabalik
Arlaban: Kontuz gidatu, elurra diharduelako.
Deskarga: Kontuz gidatu, elurra diharduelako.
Elgeta: Kontuz gidatu, elurra diharduelako.
Gatzaga: Erabat itxita.
Kanpanzar: Kontuz gidatu (BI-632) eta zabalik (N-636).
Kurtzeta: Zabalik.
Udana: Zabalik.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.