50 eta 21 urteko bi gizonezkoek Bergarako epaitegian deklaratu dute gaur goizean. Ertzaintzak astelehenean Gasteizko taxi gidaria jipoitu eta autoa lapurtu izana egotzi die. Gogoratu, astelehenean goizeko ordu batak inguruan Gasteizko taxi gidari bat Eskoriatzan bide bazterrean utzi zutela, bi gizonezkok, jipoitu eta autoa lapurtu ostean. Ordu batzuk geroago Ertzaintzak autoa Gasteizen aurkitu zuen eta egun berean atxilotu zituen ustezko erasotzaileak, gaur bergarako epaitegian deklaratu duten bi gizonezkoak, hain zuzen ere.