Delituak ez direla baliogabe geratu berretsi du epaileak, gizateriaren aurkako delituen ondorio juridikoak gaur egun arte iristen direlako. Hori horrela, Garzonek lurraldeetako auzitegien esku utzi du auziarekin jarraitzeko aukera, besteak beste, hobietan indusketak egiteko.
Juan Ramon Garaik gaineratu du hasieratik zituztela prozesu horren gaineko zalantzak; eta salatu du atzera ere inpunitatea garaile atera dela, "73 urte iraun duen inpunitatea". Eta gogora ekarri du erabaki horren atzetik Espainiako Gobernu zentrala dagoela. Bukatzeko, Debagoieneko Fusilatuen senide eta lagunen elkarteko ordezkariak aldarrikatu du frankismoaren kontrako prozesuan aurrera egiteko, beharrezkoa dela borondate politikoa eta alderdi politikoen inplikazioa eskatu du: