Tranbiari buruzko galderari erantzun beharko dio egubakoitzean Garraio Sailak, sozialistek egina

Leire Kortabarria 2008ko martxoaren 28a

Garraio eta Herri Lan Saila datorren egubakoitzean, apirilak 4, da erantzutekoa Euskal Sozialistak taldeko Oscar Rodriguez legebiltzarkideak Debagoieneko tranbiaren gainean egindako galdera bati. Galdera abenduaren 14ko Legebiltzarraren saioan egin zuen Rodriguezek, eta honakoa zen: "Zergatik ez dira betetzen ari Eusko Jaurlaritza Debagoienean tranbia bat martxan jartzeko proiektua egikaritzeko epeak eta zergatik ez dauka aurreikusita hura martxan jartzeko datarik?". Euskal Sozialistak taldeak egindako hainbat galderari erantzunez, Eusko Jaurlaritzak lehendik esan zuen ez daukala aurreikusita datarik Debagoieneko tranbia martxan jartzeko, eta onartu zuen ez dela epeak betetzen ari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak