Arrasaten, Ibarretakoak astelehenetan eta eguenetan izango ditu ateak zabalik; Bergaran, Angiozarko errepidean dagoen San Kristobalgoa, martitzenetan eta egubakoitzetan; eta Oñatiko Urrutxuko garbigunea, azkenik, eguazten eta zapatuetan. Domekan eta jaiegunetan, berriz, itxita egongo dira.
Horrekin batera, Mankomunitateak debagoiendarrei eskatu die ezarritako ordutegiak errespeta ditzatela eta horiek itxita topatuz gero, garbiguneko kanpoaldean hondakinik ez uzteko, joan den urtean arazoak egon ziren-eta horren harira.