Garaioko zerua kometez eta kolore biziz jantzi da aste bukaeran

Maider Arregi 2009ko urr. 11a, 21:15
Klub ezberdinetako 200 lagun izan dira Garaioko Nazioarteko Kometa jaialdian aste bukaeran. Kometen erakustaldiez gain, kometak nola egiten diren edota nola erabiltzen diren ikasteko aukera ere badago Garaiora bertaratzen direnendako. Interesa duen edonork, bihar goizean, hilaren 12an, disfrutatzeko aukera izango du bertan.


Harrera bikaina izan du Nazioarteko XII. Kometa Jaialdiak aste buakeran. Espainia eta Frantziako kometa elkarte ezberdinetatik 200 bat lagun etorri dira. Iñigo Antia Arabako Lau Haizetara  Kometa Elkarteko kidea oso gustura azaldu da eta balorazio guztiz positiboa egin du. "Kometarekin ibiltzeko haize bikaina izan dugu. Gaztetxo askok hartu du parte ekintza ezberdinetan eta Garaioraino gerturatu direnak asko izan dira". Zaletasuna handia dela azpimarratu du Antiak: "Kometa zale asko dago Euskal Herrian eta baita Debagoienean ere. Gure elkartean, Arabakoa izan arren, badira Debagoieneko zaleak ere". Kometa erakustaldia ez ezik, kometak erosi edota egiteko aukera ere izan dute bertaratu direnek. "Umeendako kometak eta helduendako paperezko kometak edo pipa brasildarrak egiteko aukera ere izan da".

Bakearen alde

Gaur, hilak 11, munduko bakearen aldeko ekintza egin dute. Kometa zuriak aireratu eta "zeru bat mundu bat" lelopean, bakearen aldeko mezuak jarri dituzte kometa zurien isatsetan. Interesa duen edonor gerturatu daiteke, izan ere, Kometa Jaildia astelehen eguerdira arte egingo dute Garaion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak