Galiziako selekzioak irabazi du Eskoriatza Hiria txapelketa Euskadikoari irabazi ondoren

Jasone Zabala 2008ko abenduaren 8a

Gaur goizean jokatu dira infantil mailako nesken Espainiako txapelketako azken bi partiduak Eskoriatzan. Asturias-Kantabria eta Euskadi-Galizia partiduak izan dira. Asturiarrek kantabriarrei 60 eta 54 irabazi diote; bigarren partiduan, berriz, Eskoriatza Hiria saria erabaki den partiduan, Galiziak Euskadikoari irabazi dio 57-52. Eskoriatzan jokatu den aurre fase honetako jokalari onena, Galiziako selekzioko Rebeka Navarro izendatu dute.

Euskadik Galiziaren aurka jokatu duen partiduan, galiziarrak ziren faboritoak irabazteko, baina Txutxin-en neskak hasi dira agintzen markagailuan. Partidu dena berdinduta joan da atsedenaldira arte. Ondoren galiziarrek lau eta sei puntu bitartean ibili den abanataila lortu dute eta amaiera arte mantentzen jakin izan dute. Partiduko gakoa  zona barruko jokoan egon da, galiziarrek Euskadiko neskek baino altuera gehiago daukatelako; honetaz gain, Euskadiko jokalariei ez zaizkie nahi beste jaurtiketa saskian sartu eta azkenean galiziarrek eraman dute saria etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak