Gales Hizkuntzaren Elkartea
Gales Hizkuntzaren Elkartea (Cymdeithas yr Iaith Gymraeg) 1962an sortu zen, gales hizkuntzaren beherakadari buruzko kezkagatik. Urte hartan Saunders Lewis idazle eta politikari abertzaleak irratiko hitzaldi ospetsu bat eman zuen, Tynged yr iaith (Nora hizkuntza) izenburupean, neurririk hartu ezean gales hizkuntza desagertu egingo zela aldarrikatuz. Nahiz eta Lewis-en jatorrizko helburua Plaid Cymru alderdi abertzaleak hizkuntzaren alde modu eraginkorragoan jardun zezan zirikatzea izan, azkenean hitzaldiaren ondorioz Cymdeithas yr Iaith Gymraeg delakoa sortu zen; Gales Hizkuntzaren Elkartea, alegia. Duela urte askotatik hona Cymdeithas yr Iaith-ek nazioarte mailan dihardu lanean. Esaterako, beste askorekin batera Iraken aurkako gerraren kontra egin du; apartheid delakoaren kontra aritu da baita ere; eta abar.
Bestalde, Cymdeithas-ek munduko beste hizkuntza mugimenduekiko harremanak lantzen jarraitzeko gogo handia du, beste herrion esperientziak ezagutu eta haiengandik ikasi ahal izateko.