Debagoienak anbulantzia medikalizatua du gaurtik. Garraio aurreratuetarako unitatea da UVI mugikorra, egoera kritikoa duten gaixoak artatzeko bitarte guztiak dituena. Debagoienean emango du zerbitzu eta baita Aramaion, Legution eta Elorrion ere.
Anbulantzia medikalizatua gaur aurkeztu dute Oñatin, eta aurkezpenean parte hartu dute anbulantzia Zubilagako suhiltzaileen parkean egoteko elkarlanean jardun duten Oñatiko udaleko ordezkariak, Osakidetzako osasun asistentziako zuzendari Michel Gonzalez, Foru Aldundiko Lehendakaritza eta Foru administrazioko diputatu Edurne Egañak eta Zubillagako suhiltzaileen parkeko ordezkariek.