Gabonetako kontzertuak egin dituzte Bergaran eta Oñatin asteburuan

Miren Arregi Amasorrain 2008ko abe. 14a, 19:22
Gabonak gainean ditugula, Oñatin eta Bergaran egin dituzte asteburuan gabonetako kontzertuak. Bergaran, egubakoitzean eta zapatuan egin zituzten kontzertuak; Oñatin berriz, domekan.

Bergaran egin dituzten bi gabonetako kontzertuetan, herriko abesbatza talde batek baino gehiagok hartu dute parte. Egubakoitzean, Bergarako Orfeoi Txikiak, Orfeoi Txikitxoak eta Gabero taldeek eskaini zuten kontzertua Zabalotegin. Horrenbeste jende joan zen ikustera, denentzako tokirik ez, eta bi saio egin behar izan zituztela. Gabonetako abestiak, euskal kantak eta jazz kutsuko lanak ere interpretatu zituzten. "Hiru hilabete hauetan egin dugun lana erakutsi gura izan dugu " adierazi zigun, talde horiek guztiak zuzentzen dituen Aitor Biain zuzendari oñatiarrak.

Zapatuko kontzertuan, bergararrek herritik haratagoko taldeei ere ireki zizkieten ateak, izan ere, sortu berri den Oñatiko Ganbara Gazte Abesbatzak ere hartu zuen parte zapatuko kontzertuan. Aitor Biainen zuzendaritzapean, hiru taldek batera eskaini zuten kontzertua; Bergarako Orfeoiak, herriko Gabero taldeak eta Oñatiko Ganbara Gazte Abesbatzak. Bi zati izan zituen kontzertuak. Lehenengoan, Bergarako Orfeoiak bakarrik abestu zuen; Rutter eta Chilcott bezalako konposatzaile ingelesen gabonetako lanak eskaini zituzten. Bigarren zatian, abesbatza guztiek , Mass of the Children Rutterren bost mugimenduko obra ingelesa abestu zuten.

Oñatin, talde guztiak batera
Oñatin atzo egin zuten gabonetako kontzertua. Urtero bezala, Inazio Ibarrondoren zuzendaritzapean, herriko abesbatza talde guztiek hartu zuten parte: hala nola, Musika Bandak, Oñatiko Ganbara eta Ganbara Txiki abesbatzek, Oñati Abesbatzak, Txantxiku Ikastolako Abesbatzak, eta Parrokiako emakumezkoen eta gizonezkoen abesbatzek. Guztiek batera, gabonetako hainbat abesti eskaini zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak