Kilometroen aldeko futbolin txapelketa antolatu dute zapaturako. Kilometroen aldeko lan taldeak eta BTLS-k antolatu dute. Zortzi futbolin jarriko dituzte San Martin plazan eta hiru taldetan banatuko dituzte parte hartzaileak: 12 urtera arte, 12 urtetik 16ra eta 16tik gorakoak. 18:00etan hasiko da eta 17:00etan eman behar da izena plazan bertan. Doan da. Bikote irabazleei Kilometroak 07-ko kamisetan emango dizkiete. Bestalde, gaur, egubakoitza, kantu poteoa egingo dute. 19:30ean da hitzordua plazan, eta herriko abesbatzak eta herritarrak daude gonbidatuta.