"Futbolean jokatzen jarraitzeko ilusioarekin noa Almeriara"

Xabier Urtzelai 2007ko uzt. 13a, 12:07
Atzo, eguena, egin genuen Aitor Lopez Rekarterekin hitzordua, Arrasateko futbol zelai berrian. Eta, kirol gune berria ikusten genuen bitartean, Arrasatekoak Realeko gorabeheren eta etorkizunaren gainean egin zigun berba. Bi urterako kontratua sinatu du Lehenengo Mailara igo berri den Almeria futbol taldearekin, eta domekan bertan abiatuko da Andaluzia aldera.

Azken asteotan Aitor Lopez Rekarteren talde berriaren gainean hainbat albiste irakurri ditugu egunkarietan, baina Arrasatekoak apenas eman du elkarrizketarik. Realeko maila txikietatik hasita, 10 urte egin ditu talde nagusian, azkenak kapitain lanetan. Orain, berriz, taldea uztea egokitu zaio baina ez da esperotako agurra izan: "Normalean, baina, horrelako irteerak ez dira oso itxurosoak izaten, baldin eta talde handi bat zu fitxatzera etortzen ez bada. Baina, klubak zuk jarraitzeko interes handirik erakusten ez badu, normalean agur nahiko tristeak izaten dira. Ez diot buelta larregi ematen, horrela gertatu da, eta listo".


Realak azken urte honetan egin duen urte txarraren gainean egin digu berba Arrasatekoak, baina baita etorkizunaren gainean ere: "ez dakit erretiroa Almerian hartuko dudan, denborarekin ikusiko dugu hori. Abuztuan egingo ditut 32 urte, eta oraindik mutil koskor bat naiz (barre). Familiagatik dut zalantza handiena, zelan moldatuko diren leku berrira. Ni, azkenean, taldearekin ibiliko naiz batera eta bestera, eta familiakoak geratuko dira etxean. Ea ondo moldatzen garen denok".

Elkarrizketa osoa gaur bertan etxean jasoko duzuen Goienkaria-n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak