Futbolean eta eskubaloian berri onak, saskibaloian denetik

Julen Iriondo 2010eko apirilaren 11

Futbolean, Aretxabaletak 1 eta 0 irabazi dio Zamudiori Imanol Rodriguezek penaltiz egindako golari esker. UDAkoek jaitsiera postuetan jarraitzen dute, baina salbaziotik gertuago. Eskubaloian, Bergarak 30 eta 28 irabazi dio Trapagarani, eta igoera faseko lehenengo garaipena lortu. Saskibaloian, Lehenengo Mailako jaitsiera fasean 65 eta 73 galdu du MUk UPNAren kontra, eta oso zail jarri zaio mailari eustea: falta diren bost partiduak irabazi beharko ditu horretarako. Maila Autonomikoan, ordea, mailaz igotzeko beste urrats bat egin du Aloña Mendik. Construcciones Valporen kantxan 69 eta 79 irabazi eta lider jarraitzen dute oñatiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak