Eskoriatzan aho batez onartu zuten izendapena baliogabetzea joan den eguenean egindako osoko bilkuran izandako zortzi zinegotziek.
Ezker Batua-Berdeak taldeak eskatuta hartu zuten esandako erabakia. 1949tik zen Francisco Franco diktadorea Eskoriatzako ohorezko alkate; urte hartako abuztuaren 22an, Laureano Uribarren Altuna alkate zuen udal korporazioak hartu zuen erabaki hori.
Elgetan ere 1949an izendatu zuten ohorezko alkate. Joan den asteko osoko bilkuran indargabetu egin zuten izendapen hori.