Sare lokalari dagokionez, 176 errepide konponduko dituzte, guztira 615 kilometro. Eskualdeko sarean, ostera, 22 errepidetan egingo dituzte lanak eta 288 kilometroko zatia konponduko dute.
Gipuzkoako errepide sarea bi zatitan banatu dute lanak antolatzerako orduan: ekialdea eta mendebaldea. Mendebaldeko eremuan sartzen da Debagoiena, Urola Kosta, Urola Garaia eta Dababarrenarekin batera.
Debagoiena
Debagoienan, hiru zati berritu eta konponduko dituzte. Arrasate eta Legutio arteko GI-2620 errepidea, Aramaio aldetik. Urretxu eta Bergara arteko GI-2630 errepidea Oñati aldetik, eta Eibar eta Kanpazar arteko GI-2639 errepidea.
Bi urteko epea
Artapen eta ustiapen lanen ardura Serbitzu Elkartea eta Asfaltos Urretxu enpresek hartuko dute. 6,7 milioi euroko aurrekontuarekin eta bi urteko epearekin egingo dituzte lanok.
Garbitu eta konpondu
Errepideetan egingo dituzten lanak izango dira: belar-sastrakak eta bazterrak garbitzea, galtzadak garbitzea, elementu funtzionalak konpontzea: hau da, seinaleak, hesiak, barandak, argiak, eta abar eta zoruko zuloak konpontzea. Gainera, larrialdiez eta gorabeherez ere arduratuko dira; hau da, istripuetako hondarrak kenduko dituzte, eta neguko bide-lanak ere egingo dituzte.