2008ko urria amaieran hasi zen prozesua eta eskaera formala azaroan egin zuten Arrasate, Bergara eta Oñatiko udaletako eta Debagoieneko Mankomunitateko 50 langilek.
Hala, uztailaren 10ean egindako pertsonal batzordean onartu zuten:
- Irailerako ordenagailu guztietan OpenOffice.org 3.1 aplikazio ofimatikoa instalatu.
- Irailerako denei, Firefox 3.5 nabigatzailea, zuzentzaile ortografikoaz eta Euskalbar gehigarriaz instalatu.
- 2010eko udaberrian ezinbestez eduki behar ez diren MS office aplikazioak desinstalatu.