Arrasateko Ford Mugarrik eskuratu zuen barikuan jokatutako partiduko garaipena. Edu Orgaz Bergarako entrenatzailearen esanetan bigarren mailan arrasatearrek maila altuagoa erakutsi zuten. Bergarako taldean jendea falta zela adierazi digu eta Lehen mailako jokalarien artean zentralak zeudela bakarrik. Urtean zehar minutu gutxien izan dutenek jokatu zutela esan digu. Lehen partea oso parekatua eta berdindua izan zen eta halaxe amaitu zen. Bi taldeak maila ona erakutsi zuten eta partidu polita egin zuten. Hasieran talde arrasatearra nagusitu zen 5 goleko abantailarekin eta ondoren, berdintzea lortu zuen Bergarak. Bigarren zatian, Bergarak arazo dezente izan zituen defentsan eta hortxe erabaki zen partidua. Arrasate nagusitu zen bigarren partean. Orgazek adierazi digunez esperientzia igarri zen eta arrasatearrek hobeto jokatu zuten bigarren zatia; defentsa oso gogorra izan zutela gaineratu digu.
Jokalari destakatuak
Bergarakoen taldean Josu Urbina jokalaria nabarmendu zen. Izan ere, Urbina lehen zatian oso ondo ibili zen. Arrasateko taldean, berriz, Jokin Alberdi nagusitu zela adierazi digu. Defentsan eta erasoan oso fuerte ibili zen Alberdi eta min handia eman ziela aitortu du Orgazek.