Lizitazioa eginda, orain hiru tarte horretako proiektuak idatziko dituzte. 17 kilometro batzen dituzte hiru tarteek eta EAEko hiru hiriburuak lotzen dira puntu horretan.
Elorrio-Elorrio tarteak 3,7 kilometro izango ditu. Tarte horretan izango ditu bost zubi eta bide bikoitzeko tunel bat. Tarte honen kontratua lizitaziora irten da 1,3 milioiko aurrekontuarekin.
Elorrio-Bergara tarteak 4,4 kilometro izango ditu, eta bi biaduktu eta bide bakarreko bi tunel egingo dituzte tarte horretan. 1.850.000 euroko aurrekontuarekin lizitatu dute tarte hori.
Arrasate-Bergara tarteak 8,8 kilometro izango ditu eta 2.850.000 euroko aurrekontua du lizitazioak. Arrasate, Bergara eta Elorrioko lurrak zeharkatuko dut. Bide bakarreko lau biaduktu izango ditu eta bide bikoitzeko bat. Horrez gain, bide bakarreko lau tunel izango ditu eta bide bikoitzeko tunel bat.
Espainiako Gobernuak, Adifen eskutik, eraikiko du Gasteiz eta Bilbo arteko tartea.