Lehiaketa
Lehiaketa moduan egingo dute zinemaldia. Lehiaketarako lanak, hiru hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.
Sariak- film laburrik onenarendako, dokumentalik onenarendako eta euskarazko lanik onenarendako. 500na euro irabaziko ditu lan irabazle bakoitzak.
- Sari horietaz gain, ikusleek beste sari bat emango diote Huheziko lanik onenari, 500 eurokoa hori ere.
Dena dela, epaimahaiak erabaki dezake sariren bat hutsik geratzea eta film batek bi sari ere irabaz ditzake. Saritutako egileek eurek edo talde teknikoko edo artistikoko kideren batek jaso beharko dute saria, Kulturaten, Arrasaten, maiatzaren 7an egingo den sari banaketa ekitaldian.
Lanak Huhezira
Izan ere, lehiaketa moduan egingo dute zinemaldia. Lehiaketarako lanak, hiru hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 9an amaituko da. Honako helbidera bidali beharko dira: Huhezinema film laburren I.jaialdia/ Huhezi (Dorleta auzoa, z/g 20540 Eskoriatza).
Gero, Aukeraketa Batzorde batek apirilaren 25erako egingo du behin betiko aukeraketa lanak aurreikusi ostean. Egileei orduan jakinaraziko zaie.
Epaimahaia osatuko dute Huhezin ikus-entzunezko ikasketak egiten ari diren laugarren mailako bi ikaslek; Huheziko sail honetako bi irakaslek eta ikus-entzunezko alor profesionaleko bi adituk.
Lanak Huhezinemaren esku geratuko dira eta erakusketa publiko eta sustapen-muntaiak egin ahal izango dira.
Jarraipena blog bitartez
Zinemaldi hau Ikus-entzunezko sistemen egitura ikasgaian antolatu dute. Horretarako, ikasleak taldetan banatu dira: komunikazio taldea, produkzio taldea... Komunikazio taldeak, hain zuzen ere, blog bat sortu du zinemaldiaren jarraipena egiteko eta helbide honetan aurki daiteke: www.blogak.com/huhezinema