Film laburren IV. lehiaketa deitu du Bergarako Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ira. 21a, 19:46
Bergaran zein Debagoienean bizi den edonork har dezake parte. Gaia librea da eta 15 minututik behera iraun beharko du. Lanak aurkeztu azken eguna da azaroaren 2a.

Lanak bakarka zein taldean aurkeztu ahal izango dira, edozein hizkuntzatan, baina euskara ez den beste bat aukeratuz gero, euskarazko azpitituluak eroan beharko ditu. Gaia librea da eta izan daiteke film laburra, abesti baten bideo klipa, iragarkia, dokumnetala...

Lanak aurkeztu beharko dira Bergarako kultura etxean (Errotalde jauregia) azaroaren 2ko 13:00ak aurretik. Lehen sariak 400 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 300. Lehenego bi sariotan bergararrik egon ezean 150 euroko saria emango diote Bergarako onenari.

Epaimahaiakren erabakia eta sari ematea azaoraren 27an edo abenduaren 4an egingo dute, jasotako lan kopuruaren arabera.

Informazio gehiagorako deitu 943 77 91 60 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak