Ferroforma burdin eta brikolaje azokan, ibarrekoak

Iker Barandiaran 2009ko mar. 22a, 23:13
Etzi hasiko da BECen 2009ko Ferroforma/Practical World azoka, burdindegi eta brikolajeari buruzko nazioarteko azoka, hain zuzen ere, eta martxoaren 28ra arte iraungo du.

Etzi, eguaztena, hasiko da BECen 2009ko Ferroforma/Practical World azoka, burdindegi eta brikolajeari buruzko nazioarteko azoka, hain zuzen ere, eta martxoaren 28ra arte iraungo du.

Azoka hori urteko garrantzitsuena da burdindegi, industri hornikuntza eta brikolaje sektoreendako. Hala, guztira Europako 27 herrialdetako 776 enpresa izango dira bertan parte hartzen –%65 atzerritarrak –. Enpresa horiek guztiek beraien produktuak erakutsiko dituzte beste bost kontinenteetako erosleen aurrean.

Debagoiendarrak tartean
Parte hartuko duten 27 herrialdeetako batzuk dira Alemania, Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal eta India, besteak beste. Standetan egongo diren herrialdeek eta mundu osotik etorriko diren erosleek ziurtatzen dute azokaren etorkizuna. Debagoienetik ere hainbat enpresa joango dira Aretxabaleta, Arrasate eta Bergaratik.

Enpresa                                   Herria

Sistemas Valle Leniz S.L.U.      Aretxabaleta
Alejandro Altuna S.A.              Arrasate
Talleres Aga S.A.                    Arrasate
Cotones Aguirrezabal S.A.       Bergara
Goizper Kooperatiba Elkartea   Antzuola/Bergara
Jose Maria Gallastegui Y Cia S.A   Arrasate
Feliciano Aranzabal S.A.            Arrasate

Iturria: FERROFORMA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak