Fernando Etxegarai eta Alizia Olazabal nagusi IV. Aloñako Igoeran

Maider Arregi 2008ko api. 20a, 19:33
Ez zen errekorrik hautsi inoizko Aloñako igoera jendetsuenean. Guztira, 302 lasterkarik eman zuten izena nahiz eta 15 lagunek ez zuten azkenean parte hartu. Fernando Etxegarai eta Alizia Olazabal izan ziren bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan lehenak helmugaratzen. Santi Mendiola, antolatzailea oso pozik azaldu zen eta balorazio positiboa egin zuen.


Fernando Etxegarai berarrak eskuratu zuen garaipena. Pozik agertu zen egindako lanarekin eta denborarekin (1:15:42). Igoeran ondo eta eroso zegoela gaineratu zuen. Jaitsieran ordea ez erortzeko, kontu handia izan zuela adierazi zigun, "lurra oso irristakorra zegoen eta lokatza eta harri solte asko zeuden bidean".
Une oro eta minutu eskasera Okendoko Jose Felipe Larrazabal (1:17:07) izan zuen. Dena den, erritmoari eutsi zion Etxegaraik eta Urtiagainetik aurrera bera nagusitu zen lasterketako buru jarrita. Urtiagain lasterketako puntu erabakiorra izan zen. Bertaraino topera joan ziren lasterkariak, baina handik aurrera korrikalari bakoitzak bere erritmoa jarri zuen aldapa gogorrenei aurre egiteko. Aloñako gurutzera lehena iristen Etxegarai bera izan zen.
Emakumezkoetan, lehena helmugara iristen Alizia Olazabal irundarra izan zen (1:30:15). Igoeran pixka bat kosta egin zitzaiola erritmoa hartzea azaldu zigun baina erritmoa mantentzea lortu zuen. Gustura azaldu zen egindako lanagatik eta aldapa gogorrenetan korrika igotzeko gai izan zelako. Jaisten, ordea, motelago ibili zen oso lokaztuta zegoelako Aloña.
Nerea Amilibia (1:32:55) aiarra oso gertu izan zuen lasterketa osoan zehar. Baina Olazabalek hasieratik hartu zion aurrea eta Aloñako aldapa gogorrenetan distantzia areagotzea lortu zuen Amilibia atzean utzita. Gaineratu zuen lasterkarien maila onak norberaren hoberena ateratzea eskatzen zuela.

Debagoiendarrak gogor

Debagoiendarrek oso maila ona erakutsi zuten eta emaitza ere bikaina eskuratu zuten. Guztira, 66 debagoiendarrek hartu zuten esku. Helmugara iristen lehena Asier Urdanpilleta oñatiarra izan zen (1:22:23), sailkapen nagusian laugarrena. Oso gustura igo zuen hiruko talde batean Urdanpilletak. Jaitsieran ere ondo moldatu zela adierazi zigun. Lasterketaren gakoa Urtiagainetik gorako aldapan izan zela kontatu zigun. Bestalde maila oso ona zegoela gaineratu zuen eta jendea asko prestatzen zela mendi lasterketa honetarako.
Emakumezkoetan, Saioa Arkonada (1:44:12) oñatiarra izan zen lehen debagoiendarra helmugara iristen. Igoeran oso  ondo ikusi zuela bere burua adierazi zigun. Jaitsierako azken 200 metrotan ordea sufritu egin zuela kontatu zigun. "Atzealdean beste neska bat zetorren eta nire postua mantendu nahi nuen eta estutu beharra izan dut". Arkonadarendako, gainera, bigarren mendi  lasterketa izan da Aloñakoa. "Eskerrak eman nahi dizkiet lasterketa egitera animatu nautenei".

Errekorrik ez

Santi Mendiola, antolatzailea, oso pozik azaldu zen eta balorazio guztiz positiboa egin zuen. Zapatuan euri zaparrada eta txingorra bota zuen Aloñan eta beldur ziren zirkuitua kondiziotan egongo ote zen. Baina eguraldiak lagundu zuen domekan eta emaitza ona izan zela azaldu zigun Mendiolak. "Inoiz baino parte hartzaile gehiagok eman dute izena, 302 lasterkarik". "Errekorrik ez zen hautsi baina lasterkariak maila polita erakutsi zuten. Honek datorren urterako ilusioa mantentzen du", gaineratu zuen Mendiolak. Orain arteko Aloñako igoeran jendetsuenean, gizonezkoetan, ez zen errekorra haustea lortu (1:13:23). Emakumezkoetan errekor marka ere ez zen lortu haustea minutu oso gutxigatik (1:28:47).

Beterano onenak

Lehen beteranoa Etxarri Aranazeko Ander Unzurrunzaga (1:22:23) izan zen. Emakumezkoetan, berriz, Helena Perez  (1:45:41) gorliztarra iritsi zen lehena.

Sailkapena

Lehengo neskak 

1. Alizia Olazabal    1:30:15
2. Nerea Amilibia    1:32:55
3. Jaione Sasieta    1:43:28
4. Saioa Arkonada    1:44:12
5. Ainhoa Jauregi    1:44:34

Lehengo mutilak

1. Fernando Etxegarai    1:15:42
2. Jose Felipe Lararzabal    1:17:07
3. Jokin Lizeaga    1:17:56
4. Asier Urdanpileta    1:19:58
5. Aritz Kortabarria    1:19:18

Debagoieneko lehen 30ak

1. Asier Urdanpileta    1:18:58
2. Aritz Kortabarria    1:19:18
3. Joxe Mendiola    1:22:48
4. Bittor San Jose    1:25:07
5. Xabier Elkoro    1:27:32
6. Aitzol Guridi    1:30:08
7. Aitor Goñi    1:30:16
8. Iker Herran    1:30:57
9. Iker Agirrebalzategi    1:31:15
10. Imanol Guridi    1:32:15
11. Iñaki Arriaran    1:32:33
12. Jose Luis Barrena     1:32:38
13. Jabier Arriaran    1:33:34
14. Kepa Larrea    1:34:22
15. Ekaitz San Vicente    1:34:31
16. Aitor Elkoro    1:34:37
17. Joxan Larrea    1:34:56
18. Iban Guridi    1:36:27
19. Ioseba Berezibar    1:37:15
20. Unai Agirrebalzategi    1:37:27
21. Unai Gartzia    1:37:35
22. Alberto Ozaeta    1:39:32
23. Iosu Cascon    1:39:34
24. Bartolome Gartzia    1:40:36
25. Gorka Sudupe    1:40:56
26. Antonio Matilla    1:41:21
27. Jesus Odriozola    1:41:27
28. Javier Arkonada    1:41:47
29. Iokin Garai    1:43:06
30. Saioa Arkonada    1:44:12

Oharra: www.aloina.net helbidean zerrenda osoa duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak