Bederatzi ume
Hauxe ere gaineratu du Juldainek: "Oraingoz, zortzi ume datoz, iaz ere etorri zirenak. Espero dugu iazko familia berek hartuko dituztela. Horrez gainera, ume batek, Salma Cheijak, azterketa medikua dauka, eta etorri beharra du, nahiz eta zerrendan egon ez. Beraz, hura ere etorriko dela espero dugu".Edozelan ere, bederatzi ume horiek baino gehiago ekartzea espero du Nubik, eta horregatik behar dituzte familia gehiago.
Umeendako osasungarri
Haur sahararrentzat garrantzitsua da udan bertara etorri ahal izatea. Epe horretan mediku azterketak egin, hobeto elikatu eta hango bero izugarritik ihes egin dezakete.
Informazioa
Informazioa emateko gertu daude Nubin edota Udalera bertara ere jo daiteke.
Eskoriatza, Arrasate eta Oñati (Nubi elkartea): 685 724 816, 685 724 817 edo 685 724 818.