Fagorrek 12 milioi euro irabazi ditu

Maider Arregi 2007ko mar. 9a, 16:44
Galerak aurreikusi bazituzten ere, azkenean irabaziak izan ditu MCCko Fagorrek. Ekoizpen gastuak murriztuta, 12 milioi euro irabazi ditu Fagorrek 2006ko ekitaldian. Etorkizunean Txinara eta Errusiara hedatzea du erronka.


Ekoizpen gastuak murriztu arren, inbertsioak eutsiz lortu du Fagorrek 12 milioi euroko irabazia. Txema Gisasola Fagor Etxetresnak taldeko zuzendari nagusiaren esanetan, orain bi urte baino %15 gehiago saldu du Fagorrek 2006an. Fakturazio osoa 1.728 milioi euro izan da eta honetatik 627 milioi euro dagozkio Euskal Herriko eta Espainiarako salmentei.

Emaitza positiboen gakoa, Brandt konpainiaren erosketa izan dela dio Gisasolak. Hala, merkatuko liderren artean kokatzen da sektoreko bost konpainia handienen artean sartzea lortuz. Eta hori gutxi balitz aurreikuspenen arabera % 6,6 gehiago salduko dutela aurten diote. Etorkizuneko erronka, beraz, emaitza %80 hobetzea da. Horretarako berrikuntzan inbertitu eta munduan zehar hedatzen jarraituko dute. Lan horretan 280 milioi euro inbertitu ditu Fagor taldeak azken 3 urtetan.

Gisasolaren esanetan, baina, hedapena ez dute edonola egingo. Ekoizpenik ez dutela deslokalizatuko eta langileak ez dituztela kanpora eramango argitu du.

Kontsumitzaileengandik gertuago izateko helburuarekin Errusian eta Txinan egingo dituzte hurrengo inbertsioak. Txinan galdarak ekoizten hasiko dira eta Errusian bideak urratzen. Asmoa dute, tokian tokiko herritarren premiak asetzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak