Fagor Taldeko zortzi kooperatibetan egin dute bozketa: langileen %40,6k proposamenaren aldeko botoa eman dute (2.188 boto) eta %59,4k kontrakoa (3.200 boto). Proposamenak aurrera egin izan balu, Fagor Taldeak sei milioi euro "aurreztuko" zituen.
Fagor Etxetresnak kooperatiban ez zuten iaz Gabonetako aparteko ordainsaririk kobratu eta aurten soldatak %8 jaitsi dituzte Fagor Talde osoan.