Jaitsiera hori aurtengo apiriletik 2010eko martxora arteko eperako izango da.
Langabezia
Beste proposamen baten gainean ere bozkatu beharko dute: alegia, langabeziaren kofinantzazio eta osagarritasun kontzeptuan bazkideek soldataren %3 ematea, langabezian, egutegi mugikorren eraginpean edo aurre-erretiroan dauden bazkideen alde. Proposamen hori eta soldatei dagokiena modu bereizian bozkatuko dituzte.
Denetara, Copreci, Ederlan, Fagor Etxetresnak, Fagor Arrasate, Fagor Industrial, Mondragon Assembly eta Fagor Automation kooperatibek banan-banan bozkatu beharko dute. 8.000 lagunek dute horretarako eskubidea.