ren parte hartzea erabaki du, abangoardiako sukaldaritza ere ildo horretatik baitoa.
Fagor Taldeak bere produktuak jarriko ditu Basque Culinary Centerren instalazioetan eta ikerkuntzan lagunduko du bere baliabideak erabiliz.
Hitzarmena sinatu duen Txema Gisasola Fagor Taldeko zuzendari nagusiaren arabera, "sukaldaritzako profesionalengandik eta honelako ikerkuntza-zentroetatik hurbil egonda, sektorean dauden premiak detektatuko ditugu eta, horietan oinarrituta, irtenbideak garatuko ditugu, etxetresna elektriko berriak eta produktu mota berriak sortzeko. Horiek onuragarriak izango dira azken erabiltzailearentzat, zalantzarik gabe."
Europako bigarren fakultatea
Mondragon Unibertsitatea buruzagi duen BCulinary proiektua, Europako bigarren Gastronomia Zientzietako fakultatea izango da 2011n. Horrez gain, gastronomiaren eta elikagai-zientziaren alorreko Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentroa edukiko du. Zentroaren helburua gastronomia-zientzietako arloetan I+Garen nazioarteko erreferentzia-gunea izatea da.
Zentroaren ikerkuntza-arloak honako hauek izango dira: elikagaien erantzukizun soziala; osasun eta ongizatea; elikagaiak landu, kontserbatu eta aurkeztea; garapen teknologikoa; jatetxe-sektoreko kudeaketa; eta elikadura-hezkuntza eta -ohitura osasungarriak.