Atzerriko enpresa batek ekoiztuko du 3CFTdeep sukaldeko tximinia eta Fagor, munduan zehar merkaturatzeaz arduratuko da. Duela bi urte hasi ziren modelo honetan lanean, eta arduradunen hitzetan, bilatzen ari zirena, tximinia erauzgailu isilena izatea lortu dute.
Isiltasuna eta erauzteko gaitasuna, proportzioan kontrakoak izaten dira: gero eta indar gehiagorekin erautzi, orduan eta zarata gehiago. Produktuaren arduradunek, baina, oreka bilatu dutela esan dute.
Tximinia altzairu herdoilgaitzez eta beiraz eginikoa da, eta 769 eurotan jarriko da salgai datorren uztailaren 15etik aurrera. Diseinu estandarraz gain, sistema berdina erabilita baina prestazio eta diseinu landuagoekin ere aterako dituzte zenbait modelo.
ALTIA sukaldeek, harrera ona
Ez da hau baina Fagorrek azkenaldian merkaturatu duen produktu bakarra, izan ere, Altia sukaldeak eskuragarri daude jada. Sukalde hauek bereziak dira: beira diztiratsu baina opakoz eginak, diseinu aldetik pertsonalizazteko aukera ematen dute. Kolore ezberdinetako beiretan, norberak nahi duen marrazkia eska dezake. Arduradunen hitzetan oso harrera ona izan dute sukalde hauek, eta gaineratu dute, beira izanda, garbitzeko oso erosoak direla