Fagor Etxetresna Elektrikoak taldeak 150 langile birkokatu edo aurre-erretiratuko ditu

Txomin Madina Milikua 2008ko urr. 17a, 15:03
Enpresako iturriek adierazi dutenez, erabaki hau nazioarteko krisiaren eta kontsumoaren jaitsierak ekarri duten salmenten murrizketaren ondorioa da.

Iturri berdinek jakinarazi dute lanpostu hauen galera apurka apurka egingo dela, urte bukaerara edo 2009 hasierara arte. Aurreikuspenen arabera gainera, datorren urtean zehar ere jarraitu egingo du merkatuaren jaitsierak, eta ez da espero lehengo mailara bueltatzerik.

Gaur egun Fagor Etxetresna Elektrikoak taldeak sei herrialdetan 19 lantegi ditu, eta adierazi dutenez, merkatuen dibertsifikazioak krisiaren ondorioak gutxiagotzen lagundu die, Frantzian eta Polonian esaterako, kontsumoaren jaitsiera txikiagoa izan baita.


Horrela, 150 langileri konponbide errealak eskaini nahi dizkietela esan dute kooperatibatik eta  horretarako beste kooperatiba batzuetan birkokatuko dituztela, edo aurre erretiratu egingo dituztela.

Gaur egun, 4000 langile inguru ari dira lanean Fagor Etxetresna Elektrikoak taldeak Euskal Herrian dituen zortzi lantegietan. Lantegi horietatik zazpi daude Debagoienean: lau Arrasaten, eta Eskoriatzan, Oñatin eta Bergaran bana.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak