Fagor Ederlan saritua izan da

Maider Arregi 2007ko mai. 17a, 11:26
Honda automabil etxeak 2006ko hornitzailerik onenaren saria eman dio. Sariak produktuaren kalitatea eta zerbitzuaren bikaintzasuna errekonozitzen ditu.

Swindon hiri britainiarrean, Hondak Europan duen egoitza nagusian jaso du errekonozimendua MCCn integratuta dagoen Fagor Ederlan Kooperatibak.
Fagor Ederlan 1988an hasi zen Honda automobil etxearendako osagaiak egiten. Urte horietan guztietan etengabe hornitu du piezaz Hondak Europan osoan zehar dituen proiektu desberdinak. Esekidura, balazta, transmisioa… Batez ere Accord, Civic eta CRV modeloetarako. Urteko batez besteko fakturazioa 14 milioi eurokoa da.

“Quality Management”a errekonozituta

Sariak Fagor Ederlanen “Quality Management”a errekonozitzen du. Hau da, produktuaren kalitatea eta zerbitzuaren bikaintasuna. Automobilaren merkatuan, Automobilaren merkatuan Honda exijentzia oso handiko fabrikatzailea izanik, sariak garrantzi berezia du. Hondak urteko 3 milioi ibilgailutik gora ekoizten ditu eta zazpigarrena da automobilgile handien munduko rankingean. Sari honek Fagor Ederlanek plantillan dituen 4.000 pertsonak eta 15 lantegi produktiboak saritzen ditu. Ez dugu ahaztu behar bere sektorean lehenengo euskal fabrikatzailea dela eta Estatuko lehenengoetarikoa.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak