Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eguerdian egin diote zin karguari Debagoieneko zinegotzi eta alkate berriek. Udalbatzak osatuta, ezusteko handirik ez da egon alkateen izendapenetan baina aipagarri dira Aretxabaleta eta Oñatiko ereduak. Aretxabaletan hiru zinegotzik ez dute kargua hartu, Aralarreko batek, EAko beste batek eta EAJkoak. Oñatin ere EAJ alderdiak uko egin dio eserleku bati ezustean eta Oñati Ezkerretik koalizioak eserlekua hartu du, baina ez duela erabiliko adierazi du.
Gainontzeko Udaletan ezustekorik gabe izendatu dituzte alkateak. Aipatzekoa da, Bergaran dagoeneko EAE eta Aralarrek elkarrekin gobernatzeko borondatea agertu dutela. Hainbat herritan kale agerraldiak egin dituzte ezker abertzalearen jarraitzaileek, aparteko gertaera barik. Jarraian dituzue herriz herriko kronikak eta xehetasunak.