Ezker Batuak langabezia salatzeko kanpaina abiarazi du

Txomin Madina Milikua 2009ko aza. 3a, 19:17
Hilero, herri bakoitzeko langabezia datuak dituzten kartelak jarriko dituzte herri bakoitzean. Asmoa da, jendea kontzientziatzea eta herritarrak langabeziari aurre egitera animatzea.

Herri bakoitzari, bertan bizi den langabeziaren errealitatea jakinaraztea da Ezker Batuak abian jarri duen kanpaina berriaren helburua. Ekimen honen barruan, hilero kartelak jarriko dituzte herrietan, bertako langabezia datuak adieraziz.

Isabel Salud Ezker Batuko Presidentziaren bozeramailearen hitzetan, azken urtean langabeziak izan duen egoerak, egoera larria ekarri du. ''Egoera dramatikoa da esan gura duelako familia askok zailtasunak dituztela hilabete bukaerara heltzeko. Gainera, badirudi krisia luzerako dela eta horren eraginez, jende askok ez du lanik bilatzeko itxaropenik'' adierazi du Saludek.
 
Noiz arte egongo zara isilik? da kanpainaren leloa, lelo zuzen eta agresiboa, herritarrak martxan jarri gura dituena. Isabel Saludek honela azaldu du leloaren zergatia: ''Agresiboak izatea gura genuen, atentzioa deitzea eta jendea estimulatzea: sindikatuak, alderdi politikoak eta herritarrak denok antolatu behar gara langabezia ez dadin gehiago igo; ez hori bakarrik, igo beharrean, jaitsi dadin''.

Ezker Batuak krisiaren inguruan egiten duen irakurketaren inguruan galdetuta, Saludek adierazi du langileak erru gabe ari direla zigorra jasaten. Eta gaineratu du langabeziari aurre egiteko, Ezker Batuaren proposamena dela sektore publikoak enplegua sortzea. Honek eragin ditzakeen kostuak ordaintzeko, errenta altuei zergak igotzea eta iruzur fiskala jazartzea planteatzen dit  EBk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak