Ezker abertzalea, udaletara begira

Goiatz Arana Begiristain 2007ko urtarrilaren 18a

Euskal Herriko egoera politikoa nahasi samartuta dago azken boladan, pasa den abenduan ETAk Barajaseko aireportuan egindako atentatuaren ondotik gehienbat. Giro horretan, alderdi politikoek lanean jarraitzen dute datozen udal eta foru hauteskundeetara begira, eta baita ezker abertzaleak ere, legalki aurkezteko modurik izango duten oraindik ez badakite ere.

Hori horrela, egunotan, udal hauteskundeetarako lan taldeak aurkeztu dituzte hainbat herritan, eta Debagoienean Oñatiko ezker abertzalea izan da aurkezpena egiten lehena.

Martitzen arratsaldean egin zuten agerraldia: lan taldea aurkeztu, dituzten asmoak ezagutarazi eta parte-hartzea sustatzeko ahaleginak egingo dituztela adierazi zuten.

Prentsaurrekoan esku hartu zutenek datozen hauteskundeen garrantzia azpimarratu zuten, eta baita legalki aurkezteko duten itxaropena aitortu ere, euskal instituzioetan aldaketa premia dagoela argudiatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak