Udal eta Foru Hauteskundeetan plataforma horiek aurkeztu ahal izateko, 30.000 sinadura bildu beharko dituzte Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan.
Lortu beharreko sinadura kopurua herriaren tamainaren araberakoa izango da: 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenetan, 50; eta 10.000 eta 50.000 bitarte dituztenetan, 500.
Debagoieneko herri gehienetan udaletxetan egingo dituzte sinadura bilketak eta Arrasateren kasuan BAZen. Edonola ere, notaritzan ere aurkeztu daiteke hautes-elkarteen aldeko sinadura.