Udan hondartzara joatea, askoentzako ohiko plana bada ere, inguruan ditugun askorentzako ez da hain plan samurra; horien artean debagoieneko ezinduentzako. Hondartzak, leku publikoak badira ere, ez daude guztiontzako prestatuta. Hori horrela, Kirol Egokituko Gipuzkoako Federazioak, aurten 3.aldiz martxan du ezinduentzako bainu zerbitzua.
Irailaren 6a bitartean, Gipuzkoako ezindu guztientzako erabilgarri dagoen zerbitzua da; makulu bereziak, aulki-anfibioak eta horrelakoak erabilgarri jartzeaz gain, beste hainbat laguntza ematen dituen zerbitzu zabala da. Informazio gehiago eskuratu gura izanez gero, deitu 651.902.666 zenbakira.