Everesteko gailurrera iritsi barik geratu dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabaltza

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko ira. 27a, 19:44
Naturgas Hornbein espedizioko kideek oraingoz ezin izan dute Everesteko gailurra zapaldu. Euren asmoa gaur goizean, domeka, gailurrera iristea zen; baina, egubakoitzean izandako eguraldiaren ondorioz ezin izan dute helburua bete.

Mendizaleak eguaztenean hasi ziren lanean. Egubakoitzean 7.200 metrora iritsi ziren, eta euren asmoa zapatuan 8.000 metrora iritsi eta gaur goizean gailurra zapaltzea zen.

Eguraldiak okerrera

Eguraldi ona iragarri zuten domekara arte; baina, bat-batean txarrera egin zuen eguraldiak mendian eta egubakoitzean elurra hasi zuen. Gauean elurrak jarraitu egin zuen; hala, bi elur-jausi izan zituzten, eta horietako batek mendizaleak zeuden denda harrapatu zuen.

Gaua, harkaitz baten azpian

Dendatik atera eta harkaitz baten azpian pasa zuten gaua Iñurrategi, Vallejo eta Zabaltzak. Egun argiarekin batera mendizaleek oinarrizko kanpalekurako bidea hartu zuten. Zazpi ordu behar izan zuten beherantz, oso egoera arriskutsuan.
Orain, atseden hartu eta indarrak berreskuratzea da garrantzitsuena. Hurrengo egunetan zer egingo duten erabaki barik dute oraindik.

Everesteko ipar aurpegia

Iñurrategi eta bere taldeak Everest ipar aurpegitik igo gura dute; hain zuzen, Hornbein korridoretik. Zazpi mendizalek lortu dute hori egitea, baina era alpinoan Loretan eta Troillet suitzarrek bakarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak