Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur egun ikastetxeetan dauden A, B eta D hizkuntza ereduen ordez, eredu bakarra ezarri nahi du aurrerantzean Eusko Jaurlaritzak. Hezkuntza Sailburu Tontxu Camposek azaldutakoaren arabera, eredu berritzailea eta eleanitza izango da. Bada, eredu horren kontra, zenbait protestaldi egin dituzte gaur ibarrean. Lege berria iruzurra dela salatu dute. Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak uste du lege berriak ez dituela helburuak argi zehazten, lortu beharreko euskara mailari dagokionean, eta euskara hutsean emango diren eskola orduak ere gutxi direla salatu dute. Euskal Herriko ikasle guztiak euskalduntzeko Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatu dute.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!