Eusko Jaurlaritzak 320 eurorainoko laguntzak onartu ditu alokairurako

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 13a, 16:11
Errenta txikiendako dirulaguntzak legez lagundu eta bermatu gura ditu Jaurlaritzak. Aurreikuspena da prestazio hori 16.000 lagunek baino gehiagok jasotzea.

Eusko Jaurlaritzak atzo etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren legea onartu zuen. Lopezen gobernuak 43 milioi euro bideratuko ditu dirulaguntza hori ahalbidetzeko. Beharra dagoen bitartean iraungo duela eman zuten atzo jakitera.
     Familiek udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuetan eskatu beharko dute prestazio. Bi urterako emango den prestazioa izango da eta berritu ahalko da egoerak horrela eskatzen duen bakoitzean.

Errenta txikiko familiendako

Ekimenak larrialdi egoeretarako laguntzak ordezkatuko ditu eta salbuespeneko egoeratan dauden familiekin harreman handiagoa izateko xedearekin sortu dute.
     Prestazioa jasotzeko familiaren egoera, diru-sarrerak eta kide kopurua hartuko dira kontuan. Gainera, onuradunek jaurlaritzak martxan ipinitako programa zehatz batzuetan parte hartu beharko dute. Lanarekin  eta formazioarekin lotutako programak gehienbat. Hori bai, dirulaguntza jasotzeko beharrezkoa da oinarrizko errenta jasotzea.
     Dirulaguntzok arroparekin, hezkuntzarekin, trebakuntzarekin edo osasunarekin lotutako oinarrizko beharrei premiazko erantzuna ematea dute lehentasunen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak